XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan aita Ramonek barre egin zuen, eta kristau taldeak barre egin zuen.

-Eraman zakurrak kanpora esan zuen.

-Itxoin dezatela bukatzen dugun arte.

Piratak, lotsazko keinuez, barkazio eske, kanpora eraman zituen zakurrak.

-Hau oso gaizki dago esan zien.

-Haserre nago zuekin.

-Ai, lotsa-lotsa egin nauzue.

Lurrean kuzkurtu ziren zakurrak, eta modu penagarrian hasi ziren kalintxaka.

-Badakit zer egin duzuen esan zuen Piratak.

-Adiskideei hozka egin, hautsi leiho bat, eta hona etorri.

-Orain egon hemen eta itxoin, zakur gaiztoak, zakur sakrilegoak.

Penaz eta damutuak utzi zituen, eta elizan sartu zen ostera Pirata.

Jendea, barrez oraindik, atzera jira eta begira geratu zitzaion, Pirata aulkian murgildu eta bere burua ezkutatzen saiatu zen arte.

-Ez lotsatu esan zuen aita Ramonek.

-Ez da bekatua zakurrak maitatzea, ezta haiek zu maitatzea ere.

-Ikusi San Frantziskok ere nola maite zituen animaliak.

Eta santu jator haren istorio gehiago kontatu zituen.

Joan zitzaion lotsa Piratari.

Ezpainak mugitu zitzaizkion.

Ai, pentsatu zuen, Zakurrek hau entzutea balute.

Poztuko lirateke hau dena entzutea balute.

Sermoia bukatu zenean, belarrietan sartuta zeuzkan oraindik Piratak istorioak.

Modu automatikoan jarraitu zion mezari, baina elizkizunaz konturatu gabe.

Eta meza bukatu zenean, presaka joan zen atera.

Aurrena atera zen elizatik.

Zakurrek, oraindik goibel eta xalo, segituan inguratu zuten.

-Zatozte esan zien oihuka.

-Gauza batzuk kontatu behar dizkizuet.